2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
UE 25 unitatearen birzatitzearen proiektua. Behin betiko onespena
Leitzako Udaleko alkateak uztailaren 12ko 2017/206 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen UE 25 unitateari dagokion birzatitzearen proiektua, 2401 Inversiones SL-k sustatuta.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean jarri zen. Iragarkia 2017ko uztailaren 27ko 144 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.
Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 168. artikuluan xedatutakoari jarraituz, UE 25 unitateari dagokion birzatitzearen proiektua behin betiko onetsitzat jo da.
Leitzan, 2017ko irailaren 6an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.
Iragarkiaren kodea: L1710389