183. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

FUNES

2017ko lan publikoaren eskaintza handitzea, albiente lanpostu bat betetzeko

Funesko Udalaren alkate udalburuak, 2017ko maiatzaren 26an, ebatzi zuen onestea Funesko Udalaren 2017ko ekitaldiko lan publikoaren eskaintza, 2017ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zena ekainaren 9an.

Kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legearen 21.g) artikuluak xedatzen duela Alkatetzaren eskumena dela lan publikoaren eskaintza onestea, Udalbatzak onetsitako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat; jakinik udal honetako albiente batek erretiroa hartuko duela azaroan; eta Alkatetzak abuztuaren 8an eman 307/2017 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz (2017ko 167. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 30ean),

EBATZI DUT:

1.–Funesko Udalaren lan publikoaren eskaintza handitzea albiente lanpostu bat betetzeko, horretan ari denak erretiroa laster hartuko duelako (sarbide irekiko albiente lanpostua, funtzionarioen araubidekoa, oposizio bidez bete beharrekoa; lanpostu finkoa da, eta ez du lanpostu kopurua handituko).

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 133/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoarekin bat. Hori guztia LPE hau betetzeko hautapen-prozesua, dagokion deialdiaren bidez, egin baino lehen.

Funes, 2017ko irailaren 6an.–Jarduneko alkatea, Miguel Ángel Los Arcos.

Iragarkiaren kodea: L1710420