183. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Hitzarmena, Leandra Azcárate kaleko 5eko jabeen elkartearekin. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2017ko irailaren 7an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Leandra Azcárate kaleko 5eko jabeen elkartearekin sinatu beharreko kudeaketa hitzarmena, 1. poligonoko 3. lurzatiari buruzkoa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 23., 24. eta 26. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egongo da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak aurkez ditzaten.

Uharten, 2017ko irailaren 8an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L1710468