2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GESALATZ
6/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
2017ko aurrekontuko 6. aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2017ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 8an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Beheititzea gastuen aurrekontuan:
Partida: 4140 68100. Kontzeptua: baso inbertsioak. Zenbatekoa: 30.000,00 euro.
Partida: 3410 221030. Kontzeptua: kiroldegiko gasolioa. Zenbatekoa: 1.000 euro.
Goititzea gastuen aurrekontuan:
Kontzeptua: abeltzaintzako azpiegiturak. Zenbatekoa: 31.000,00 euro.
Muetzen, 2017ko irailaren 8an.–Alkatea, Mariví Goñi Azanza.
Iragarkiaren kodea: L1710472