2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARRALDA
Aldaketa, Udal Planeko 2. poligonoko 226. lurzatian. Hasierako onespena
Garraldako Udalak, 2017ko irailaren 6an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Udal Planeko UE-004 unitatean, Garraldako 2. poligonoko 226. lurzatiaren hirigintza baldintzak aldatzeko.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71 artikuluan xedatua aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Garraldan, 2017ko irailaren 6an.–Alkatea, Francisco Javier Juamperez Huarte.
Iragarkiaren kodea: L1710418