183. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Hitzordua aldez aurreko okupazio akta egiteko, Anai Diego kaleko 33an dagoen eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko plan bereziari dagokionez

Nafarroako Gobernuak, 2017ko ekainaren 21ean egindako bilkuran, adierazi zuen presakoa dela, nahitaezko desjabetza egiteko, “Lizarrako Anai Diego kaleko 33. zenbakian dagoen eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia” izeneko proiektuko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa (2017ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 4an).

Irailaren 12ko Alkatetzaren 111-U/2017 dekretuaren bidez, aipatutako Plan Bereziak ukitutako ondasunen eta eskubideen titularrei dei egin zaie, Lizarrako Udaleko Alkatetzan ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aitzineko akta egitera.

Non eginen den: Lizarrako Udaleko Alkatetzan.

Eguna: 2017ko urriaren 9an.

Ordua: Goizeko 11:00etan.

  • Titularrak: Delia Gutiérrez Tambo.
  • Bárbara Val Gutiérrez.
  • Gerardo Val Gutiérrez.

Lurzatia: 519, 3. polig., 3. azp. UU 1.

Azalera: 7,20 m².

Lizarran, 2017ko irailaren 13an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1710794