2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
10. eta 11. aldaketak 2017ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Lizarrako Udalak, 2017ko irailaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 10. eta 11. aldaketak Udalaren 2017ko aurrekontuan.
Espedientea Idazkaritzan egongo da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Lizarran, 2017ko irailaren 7an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.
Iragarkiaren kodea: L1710455