1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
723/2017 EBAZPENA, abuztuaren 29koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana. Honen bidez ireki eta jarduteko baimen berria ematen zaio Iruñeko “CTL Formación” Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuari, instalazioak lekualdatu eta helbidea aldatu duelako.
Ikusirik Roberto Elizalde Montoya jaunak egin duen eskaera, ikastetxearen helbide aldaketa baimentzeko, instalazioak lekualdatu baititu (eskaera “Centro de Enseñanza de Imagen y Sonido, Sociedad Limitada” entitatea ordezkatuz egin du, eta entitate hori Iruñeko “CTL Formación” Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuaren titular-sustatzailea da).
Ikusirik Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak egindako txostenean azaldu duela ikastetxearen instalazio berriak bat datozela indarreko legeekin.
Kontuan harturik uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren 17. eta 18. artikuluek ezarritakoa (foru dekretu horren bidez ezarri zen Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioa ematen duten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura).
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,
EBATZI DUT:
1. Baimen berria ematen zaio, 2017-2018 ikasturtearen hasierako ondorioekin, Iruñeko “CTL Formación” Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuari, instalazioak lekualdatu baititu, oraingo tokitik (Buenaventura Íñiguez kaleko 18-20 behea), kokagune berrira (Iwer eraikina, Marcelo Celayeta etorbideko 75, A2 nabea).
2. Nafarroako Gobernuko Unibertsitatez Kanpoko Ikastetxeen Erregistroan ikastetxearen datu hauek inskribatuko dira:
Ikastetxearen kodea: 31014751.
Izen generikoa: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatua.
Berariazko izena: CTL Formación.
Helbidea: Marcelo Celayeta etorbidea, 75, A2 nabea (Iwer eraikina).
Herria: Iruña.
Udalerria: Iruña.
Titularra: Centro de Enseñanza de Imagen y Sonido, Sociedad Limitada.
Baimendutako ikasketak: “Bideoa, disc-jockey-a eta soinua” izeneko Lanbide Heziketako erdi mailako heziketa zikloa, “Irudia eta soinua” lanbide arlokoa; eta “Ikus-entzunezkoetarako eta ikuskizunetarako soinua” eta “Ikuskizunen eta ikus-entzunezkoen errealizazioa” izeneko Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloak, “Irudia eta soinua” lanbide arlokoak.
Osaera juridikoa: 2 unitate (bata lehen ikasmailan eta bestea bigarrenean), guztira gehienez ere 32 ikaspostu dituztenak (16 ikaspostu unitateko) hiru zikloetako bakoitzerako.
3. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
5. Ebazpen hau igortzea ikastetxearen titularrari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari eta Obra Atalari, Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalari, eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari.
Iruñean, 2017ko abuztuaren 29an.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Nekane Oroz Bretón.
Iragarkiaren kodea: F1710217