183. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

11/2017 aldaketa aurrekontuan. Onespena

Cintruenigoko Udalak, 2017ko irailaren 6an egin osoko bilkura arruntean, kontu-hartzailearen txostena ikusirik, onetsi zuen 2017ko aurrekontuan ondoko aldaketa egiteko espedientea:

11/2017 ALDAKETA

Kredituaren sorrera diru-sarrera bidez

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 25.959,00 euro.

Finantzabidea:

7. kapitulua.–Diru-sarrerak: 25.959,00 euro.

Irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33.2 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, aurrekontuan aldaketa egiten delarik diru-sarrera bidezko kredituen sorreraren bitartez, aski izango da entitateak osoko bilkuran erabakia hartzea, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 285.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Cintruenigon, 2017ko irailaren 6an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1710436