183. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Laburpena, lankidetzako, elkartasuneko eta interes sozialeko proiektuak eta jarduerak egiteko diru-laguntza deialdi publikoarena (elkarte, instituzio, fundazio edota gobernuz kanpoko erakundeentzat), 2017ko aurrekontutik

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), BDNS (kodea): 362097.

Oltza Zendeako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2017ko abuztuaren 31n egin bilkuran, onetsi zuen lankidetzako, elkartasuneko eta interes sozialeko proiektuak eta jarduerak egiteko diru-laguntza deialdi publikoa (elkarte, instituzio, fundazio edota gobernuz kanpoko erakundeentzat), 2017ko aurrekontutik.

Lehena.–Onuradunak.

Diru-laguntzak eskatzen ahalko dituzte deialdiaren 3. puntuan adierazitako baldintzak betetzen dituzten elkarteek, instituzioek, fundazioek edota gobernuz kanpoko erakundeek.

Bigarrena.–Xedea eta helburua.

Oinarri hauen xedea da arautzea Oltza Zendeako Udalak, deialdi publikoaren bidez eta bere aurrekontuaren mugen baitan, emanen dituen laguntzen izapideak eta baldintzak. Aipatu diru-laguntzak emanen zaizkie irabazi asmorik gabeko eta gobernuz kanpoko elkarte, fundazio edota erakundeetatik Nafarroan genero berdintasunarekin, osasunarekin, elkartasunarekin eta interes sozialarekin lotutako proiektuak egiten dituzten horiei.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://www.ayuntamientoolza.com/news/convocatoria-publica-de-subvenciones-para-ong/

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa: 6.000,00 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Proiektuak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Oltza Zendean, 2017ko irailaren 13an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1710820