2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASTEJON
Alkatetza ordeztea
Kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44 eta 47. artikuluetan xedatua;
Kontuan harturik Alkatetzaren ekainaren 25eko 225/2015 Ebazpena, haren bidez izendatu baitziren Castejongo Udaleko alkateordeak;
Aplikatzekoa den araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz;
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Enrique Suárez Fernández bigarren alkateordearen eskuetan uztea Alkatetzaren egitekoak irailaren 11tik 17ra, biak barne, egun horietan karguari dagokionez esleiturik ditudan eginkizun guztiak nire ordez betetzeko, epe horretan udalerritik kanpora izanen bainaiz oporretan. Laneko arrazoiengatik ezinezkoa izan da eskuordetza Cristina Ros Ruiz lehen alkateordearen eskuetan uztea.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan ezarriarekin bat.
Hirugarrena.–Interesdunari ebazpen hau igortzea, eta Osoko Bilkurari haren berri ematea organo kolegiatu horren hurrengo bilkura arruntean.
Castejonen, 2017ko irailaren 6an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.
Iragarkiaren kodea: L1710387