183. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Eskolaz kanpoko jarduerak egiteko diru-laguntzen deialdi publikoa

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 361857.

Alkatetzaren 744/2017 Ebazpenaren bidez, Burlatan eskolaz kanpoko jarduerak egiteko diru-laguntzen deialdi publikoa onetsi zen. Horren edukia honako hau da:

A.–Eskabideak aurkezteko epea: 2017ko irailaren 18tik urriaren 20ra (14:00ak arte). Eskabidearekin batera aurkeztuko dira, baita ere, eskaerako dokumentazioa eta justifikaziorako dokumentazioa, biak ere eskolaz kanpoko jarduerak egiteko diru-laguntzen deialdi publikoaren oinarrietan zehaztu direnak; zehazki, “Eskabideak aurkezteko epea eta tokia” izeneko 6. artikuluan eta “Diru-laguntzen ordainketa” izeneko 13. artikuluan, hurrenez hurren.

B.–Tokia: Burlatako Udalaren Herritarrendako Harrera Bulegoa (Larrainetako plaza, zk. g.) edo Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38. artikuluan aipatu moduetako batean.

C.–Onuradunak: deialdiaren oinarrietako 3. artikuluan jaso dira baldintzak.

D.–Deialdi hau iragartzea, dagokion iragarkia jarriz www.burlada.es web orrian, Burlatako Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Burlatan, 2017ko irailaren 12an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1710583