2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERIAIN
UC-4 eremuko 5. poligonoko 141. lurzatiaren xehetasun-azterketa. Hasierako onespena
Alkatetzaren irailaren 8ko 198/2017 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Beriaingo Udal Planeko UC-4 eremuko 5. poligonoko 141. katastroko lurzatiaren xehetasun-azterketa, Palomeras kaleko 3ko jabekideek sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Beriainen, 2017ko irailaren 12an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.
Iragarkiaren kodea: L1710578