183. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

1. aldaketa 2016tik 2017rako aurrekontu luzatuan. Behin betiko onespena

Azagrako Udalak, 2016ko uztailaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 1. aldaketa 2016tik 2017rako aurrekontu luzatuan.

Iragarkia 2017ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 11n, eta horren ondotik hamabortz egun baliodunean egon da jendaurrean, inork alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsitzat jo da aldaketa hau 2016tik 2017rako aurrekontu luzatuan:

Aurrekontuko 199.225,57 euroko superabitaren kontura, gaitzen dira honako aurrekontu aplikazioak:

3231.6320003.–Haurtzaindegiko aire girotua: 10.000,00 euro.

3232.6320006.–DBHIko ekitaldi aretoko ekipamendua: 15.000,00 euro.

3232.6320006.–Sukaldearen egokitzapena: 10.000,00 euro.

3232.63500.–Fco. Arbeloa ikastetxeko paperontziak: 1.626,24 euro.

34203.62300.–Futbol zelaia (hesiak): 3.726,80 euro.

34202.63300.–Igerilekurako makinak (hondoa garbitzekoak): 9.000,00 euro.

4121.61000.–Finken nibelazioa: 12.000,00 euro.

9200.6320001.–Udaletxeko aire girotua: 17.000,00 euro.

Aldaketa hau egin eta gero, superabita 120.872,53 eurokoa da.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Azagran, 2017ko irailaren 6an.–Alkatea, Ignacio Gutiérrez Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L1710388