183. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Epatzeko iragarkia, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 12ko 1081/2017 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoetan interesa dutenentzat.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Marcos Goñi Zaballa, Ángel Bustingorri Urtasun eta Iñaki Arrieta Idiaquez jaunek gora jotzeko errekurtsoa jarri dutela Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 12ko 1081/2017 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoei dagozkien indarreko zerrendetan dauden izangaiek Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 100.2 artikuluan aipatzen den prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa frogatzeko prozedura ezartzen da, izangai horiei eskatzen zaie prestakuntza pedagogiko eta didaktiko hori frogatzeko (salbu prestakuntza frogatu dutenei edo ofizioz aitortu zaienei) eta xedatzen da ezen ezarritako prozeduraren bidez prestakuntza hori frogatzen ez dutenak 2017-2018 ikasturtean zerrendetatik kanporatuko direla.

Horiek horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, interesdunak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztuz (Iruñeko San Domingo aldapa, zk.g.) edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoen kopia (espediente zenbakia: 0004-ED02-2017-000124) interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa, zk.g.).

Iruñean, 2017ko irailaren 11n.–Idazkari tekniko nagusia, Begoña Alfaro Oricáin.

Iragarkiaren kodea: F1710514