183. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1609/2017 EBAZPENA, irailaren 11koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako errektoreordeak emana, Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako errektoreordeak 2017ko abuztuaren 28an eman zuen 1519/2017 Ebazpenean atzeman den akatsa zuzentzen duena. Ebazpen horren bidez, deialdia egin zen unibertsitate irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako errektoreordeak 2017ko abuztuaren 28an emandako 1519/2017 Ebazpenaren bidez, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deia egin zen.

Ebazpen horren II. Eranskinean akats bat atzeman da, eta, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearekin bat etorriz, bidezkoa da akats hori zuzentzea.

Ikusirik Langileen Kudeaketarako Ataleko buruak egin duen txosten-proposamena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak, errektoretza taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2015eko ekainaren 24an eman zuen 1042/2015 Ebazpenaren bidez, eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako errektoreordeak 2017ko abuztuaren 28an emandako 1519/2017 Ebazpenean, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deialdia egiten duenean, atzemandako akatsa zuzentzea.

Honela dioen tokian:

“Lanpostu zk.:

2691.

Irakaskidegoa:

Unibertsitateko katedraduna.

Saila:

Soziologia.

Jakintza-arloa:

Soziologia.

Irakaskuntza-eskakizuna:

Jakintza-arloarena.

Ikerketa-eskakizuna:

Soziologia.”

Honela esan behar du:

“Lanpostu zk.:

2691.

Irakaskidegoa:

Unibertsitateko katedraduna.

Saila:

Soziologia.

Jakintza-arloa:

Soziologia.

Irakaskuntza-eskakizuna:

Jakintza-arloarena.

Ikerketa-eskakizuna:

Landa Soziologia.”

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web-orrialdean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta bere aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2017ko irailaren 11n.–Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako errektoreordea, Manuel Rapún Gárate.

Iragarkiaren kodea: F1710731