180. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

377/2017 EBAZPENA, irailaren 5ekoa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, akatsak zuzentzen dituena Europar Batasuneko POCTEFA proiektuak finantzatzeko toki entitateentzako diru-laguntzen 2017ko deialdia onesten duen maiatzaren 30eko 210/2017 Ebazpenean.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren maiatzaren 30eko 210/2017 Ebazpenaren bidez, toki entitateentzako diru-laguntzen 2017ko deialdia onetsi zen Europar Batasuneko POCTEFA proiektuak finantzatzeko.

Ebazpen horren 3. eranskinean kapital transferentzietarako berariazko xedapenak zehazten dira, eta 2. puntuan balorazio irizpideak ezartzen dira.

Akatsak atzeman direnez balorazio irizpideei puntuazioa esleitzean, bidezkoa da 3. eranskinaren hirugarren eta laugarren xedapenak aldatzea.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hirugarren eta laugarren xedapenak zuzentzea Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak maiatzaren 30ean Europar Batasuneko POCTEFA proiektuak finantzatzeko toki entitateentzako diru-laguntzen 2017ko deialdia onesteko emandako 210/2017 Ebazpenaren 3. eranskinean. Honela idatzita geldituko da:

1. 1.–6. orrialdean, “Berariazko xedapenak, kapital transferentzietarako” izeneko 3. eranskinean, “Hirugarrena.–Diru-laguntza emateko modua, lehentasunak eta irizpideak” ataleko “Balorazio irizpideak” izeneko 2. puntuan.

Honela dioen tokian:

“Proiektuak edo ekintzak baloratzeko, 0tik 100era bitarteko puntuazio orokorra emanen zaie, ondoko irizpide hauen arabera:”

Honakoa behar du:

“Proiektuak edo ekintzak baloratzeko, 0tik 55era bitarteko puntuazio orokorra emanen zaie, ondoko irizpide hauen arabera:”

1. 2.–6. orrialdean, “Berariazko xedapenak, kapital transferentzietarako” izeneko 3. eranskinean, “Hirugarrena” ataleko “Balorazio irizpideak” izeneko 2. puntuan. a) puntua kentzen da.

1. 3.–6. orrialdean, “Berariazko xedapenak, kapital transferentzietarako” izeneko 3. eranskinean, “Hirugarrena.–Diru-laguntza emateko modua, lehentasunak eta irizpideak” atalean.

Honela dioen tokian:

“Puntuazioetan berdinketarik balego, aintzat hartuko litzateke a) ataleko irizpidearen balorazioa, eta berriro berdinduz gero, b) atalekoa, eta horrela, hurrenez hurren, berdinketa hautsi arte.”

Honakoa behar du:

“Puntuazioetan berdinketarik balego, aintzat hartuko litzateke b) ataleko irizpidearen balorazioa, eta berriro berdinduz gero, c) atalekoa.”

1. 4.–6. orrialdean, “Berariazko xedapenak, kapital transferentzietarako” izeneko 3. eranskinean, “Laugarrena.–Egindako gastuen eta ordainketen justifikazioa” atalean, gaztelaniazko alean.

Honela dioen tokian:

“1. Una vez finalizados los proyectos o acciones objeto de subvención, y en todo caso hasta 20 de diciembre de 2016,...”

Honakoa behar du:

“1. Una vez finalizados los proyectos o acciones objeto de subvención, y en todo caso hasta 20 de diciembre de 2017,...”

2. Beste epe bat ematea, 30 egun naturalekoa, eskaerak eta/edo dokumentazio moldagarria aurkezteko, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute interesdunek hilabeteko epean, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua. Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien jurisdikzioan, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira epeak.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2017ko irailaren 5ean.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1710493