180. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

180E/2017 EBAZPENA, abuztuaren 31koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, “Generazinema Film Laburrak” diru-laguntzaren deialdiaren ebaluazio batzordeko kideak izendatzen dituena.

Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak maiatzaren 25ean emandako 20E/2017 Foru Aginduaren bidez, “Generazinema Film Laburrak: 2017an eta 2018an film laburrak produzitzeko diru-laguntzen deialdia” onetsi zen, gastua baimendu zen eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindu zen.

Deialdi horren oinarrietan, 6.2 puntuan, hain zuzen, ezarri zenez, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak izendatutako balorazio batzorde batek baloratuko ditu aurkeztutako eskabideak. 6.3 oinarrian ezarri zen ebaluazio batzordeko kideak izendatzeko ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dela.

Irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuan emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. “Generazinema Film Laburrak: 2017an eta 2018an film laburrak produzitzeko diru-laguntzen deialdia”n aurkeztu diren eskabideen ebaluazio batzordeko kideak izendatzea. Honako hauek dira:

–Adoración López Jurío andrea, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza zerbitzuko zuzendaria edo, horren ordez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Zerbitzuko zuzendari bat. Batzordeko burua izanen da.

–M.ª Carmen Oroz Iribarren andrea, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiko Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Ataleko burua edo, horren ordez, Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Ataleko burua. Batzordekidea izanen da.

–Urko Ocaña Gómez jauna, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultura Sustapenaren eta Berrikuntzaren Ataleko goi mailako teknikaria, edo, horren ordez, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko goi mailako teknikari bat, hizpidea duena baina botorik ez. Batzordeko idazkaria izanen da.

–Zinematografiaren edo ikus-entzunezko produkzioaren arloan entzute handikoak diren bost pertsona, batzordekide izanen direnak:

  • Puy Oria andrea, Nafarroako Kultura Kontseiluko kidea.
  • Marta Artica andrea, Nafarroako Kultura Kontseiluko kidea.
  • Sara Sevilla andrea, Nafarroako Film Commissionekoa.
  • Ainara Porrón andrea, profesional independentea (Nara Films Studio).
  • Itziar García andrea, NAPAReko kidea (Arena Comunicación Audiovisual).

2. Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2017ko abuztuaren 31n.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Fernando Pérez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F1710296