180. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TULEBRAS

1/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Tulebrasko Udalak, 2017ko irailaren 4an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1. aldaketa Udalaren 2017ko aurrekontuan, kreditu berezi baten bidezkoa, efizientzia energetikoa hobetzeko eta herriko argiak berritzeko.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan Nafarroan indarrean den araudian xedatuari jarraikiz.

Tulebrasen, 2017ko irailaren 5ean.–Alkatea, Teresa Torres Fernández.

Iragarkiaren kodea: L1710326