2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZA
Aldaketa, Udal Planeko hirigintza antolamenduko determinazio xehatuetan. Hasierako onespena. Aldaketa, hirigintzako araudi partikularraren 42.2 artikuluan
Zangozako Udalak, 2017ko abuztuaren 29an egin osoko bilkura arruntean, besteak beste, erabaki hau hartu zuen. Hona hemen xedapen zatia:
1.–Hasiera batean onestea aldaketa Zangozako Udal Planeko hirigintza antolamenduko determinazio xehatuetan, Zangozako Udal Planeko hirigintzako araudi partikularraren 42.2 artikuluari dagokionez, lurzoru urbanizaezinean nekazaritzako biltegiak eraikitzea arautzen duena, honako eduki hau jasotzen duena:
–Aldatzea 42.2 artikuluaren azken lerroaldea, idazketa berriaren arabera, ondokoa ezartzen baitu:
“Behar bezala arrazoituz, deskribaturiko baldintza bolumetrikoak gainditzen ahalko dira eta, kasu horretan, proiektuan sartu beharko dira neurri zuzentzaileak, dela zuhaitzak landatuz, inguruan lurrak mugituz edo kasu bakoitzean bistarako sortzen den inpaktua gutxitzearren egin beharrekoak eginez.”
2.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Jendaurreko aldian, espedientea udal bulegoetan egongo da interesdunen eskura, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ahal izateko.
Zangozan, 2017ko irailaren 4an.–Alkatea, Angel Navallas Echarte.
Iragarkiaren kodea: L1710324