2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
Zergak eta tasak nork bere borondatez ordaintzeko epea,
2017ko bigarren seihilekoa
Honen bitartez, interesdun guztiei aditzera ematen zaie hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa, pasabideen tasa eta errodatzekoa (2017ko bigarren seihilekokoak) kobratzeko borondatezko epea 2017ko urriaren 20an bukatuko dela.
Helbideratu gabeko ordainagiriak udal bulegoetan ordaindu beharko dira, edo Ribaforadako edozein banku sukurtsaletan.
Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira borondatezko epearen azken egunean, 2017ko urriaren 20an.
Epe hori iragandakoan, derrigorrezko diru-bilketa agentziara igorriko dira, hark premiamendu-bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Ribaforadan, 2017ko irailaren 4an.–Alkate udalburua, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.
Iragarkiaren kodea: L1710323