180. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren Zerbitzuko bi zuzendari-lanpostu lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Lanpostu baten esleipena

Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoko lehendakariak honako ebazpen hau eman zuen 2017ko abuztuaren 16an:

“Ikusirik Iruñeko Udaleko Haur Eskoletan zuzendarien bi lanpostu lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren kalifikazio-epaimahaiak egindako akta, 2017ko maiatzaren 22an emandako Ebazpenak onetsia eta 2017ko ekainaren 1eko 105. NAOn argitaratua, eta ikusirik, bestalde, hautagaiak lanpostu hutsen artean egindako aukeraketa,

Honako hau ebatzi dut:

1.–Honako lanpostu hau esleitzea:

Garikoitz Torregrosa Armendáriz jaunari Printzearen Harresi Haur Eskolaren 1601 zenbakidun plaza.

2.–Lanpostuaz jabetzeko data 2017ko abuztuaren 16a ezartzea.

3.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman dadin agintzea.”

Iruñean, 2017ko abuztuaren 16an.–Haur Eskolen Erakunde Autonomoko lehendakaria, Maider Beloki Unzu.

Iragarkiaren kodea: L1710017