180. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Aldaketa, Musika Eskolako tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Garinoaingo Udalak, 2017ko ekainaren 19an egin osoko bilkura berezi eta presakoan, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Musika Eskolako tasetan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat, jendaurrean egoteko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsi da, eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindu, behar diren ondorio juridikoak izan ditzan eta indarrean jar dadin.

Garinoainen, 2017ko abuztuaren 30ean.–Alkatea, Iñigo Arregui Oderiz.

ERANSKINA

ORDENANTZA FISKALA, MUSIKA ESKOLAKO IRAKASKUNTZAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarriak eta izaera

1. artikulua. Ordenantza honen oinarritzat hartzen den araudia:

–Martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretua, Toki Ogasunei buruzko Legearen testu bategina onesten duena.

–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena.

–8/1989 Legea, apirilaren 13koa, Tasa eta prezio publikoei buruzkoa.

–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa.

–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa.

2. artikulua. Udalaren Musika Eskolan ematen diren irakaskuntzak udal zerbitzu dira, indarrean dauden aginduen arabera, eta haiek dira tasaren xede.

Zerga-egitatea

3. artikulua. Tasa honen zerga-egitatea da Musikako irakaskuntza zerbitzuak ematea, hainbat mota eta irakasgaitan.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Tasa honen subjektu pasiboak dira, zergadun gisa, Musika Eskolako irakaskuntzak eskatzen dituzten pertsona fisikoak eta irakaskuntza horien onuradunak ere.

Tributu-kuota

5.1. artikulua. Matrikula.

Eskolan matrikulatzen diren ikasle guztiek matrikularen tasa bat ordaindu behar dute, hilabeteko tasez gain. Tasa hori urrian ordaindu beharko da, eta 100 eurokoa da.

5.2. Ordenantza honetan arautzen den tasa ondoko tarifa honen arabera ezartzen da:

MUSIKA ETA MUGIMENDUA

Haurren ikasgela (4 eta 5 urteko ikasleak)

Musika tailerra (6 urteko ikasleak)

(astean ordubete)

22,90 euro hilean

LEHEN ZIKLOA

1. eta 2. mailak:

–Musika hizkuntza, astean 2 ordu

–Musika tresna, astean 30 min., bakarka

58,42 euro hilean

BIGARREN ZIKLOA

3. eta 4. mailak:

–Musika hizkuntza, astean 2 ordu

–Musika tresna, astean 40 min., bakarka

–Musika tresnen taldea, txikien banda edo gitarren taldea, astean ordubete

65,28 euro hilean

HIRUGARREN ZIKLOA

5. eta 6. mailak:

–Musika hizkuntza, astean 2 ordu

–Musika tresna, astean 45 min., bakarka

–Musika tresnen taldea, txikien banda edo gitarren taldea, astean ordubete

69,87 euro hilean

LAUGARREN ZIKLOA

Aukerakoa, ikasle helduendako edota nahitaezkoak diren hiru zikloak bukatu dituztenendako eta behar duten hauetan:

Musika tresna: Astean 45 min.

49,30 euro hilean (+%10 musika tresna bakarra ematen bada)

Musika hizkuntza, musika tresnen taldea, txikien banda edo gitarren taldea, abesbatza, informatika musikala

Astean ordubete

24,05 euro hilean (irakasgai hau baizik ematen ez bada)

Musika hizkuntza, musika tresnen taldea, txikien banda edo gitarren taldea, abesbatza, informatika musikala

Astean ordubete

6,86 euro hilean (beste irakasgai bat ematen bada)

Tasak urtero eguneratuko dira, betiere Nafarroan KPIk duen gorabeheraren arabera. KPIren gorabehera negatiboa bada, aurreko urteko prezio berberak mantenduko dira.

5.3. 1., 2. eta 3. zikloetan matrikulatzen den ikasle orok irakasgai guztiak egin beharko ditu nahitaez.

5.4. Familiarik bada Musika Eskolan bi kide edo gehiago dituena, ez du ordaindu beharko hirugarren kidearen edo hurrengoen matrikularik.

5.5. Matrikula sinatzeak berekin dakar Eskolako Barne Erregelamendua onestea, hori interesdunek eskura izanen baitute.

Irizpideak, onartzeko, mailaz igotzeko edota plaza galtzeko

6. artikulua. Onartzea eta mailaz igotzea.

Eskolan plaza eskatzen duten ikasleek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

–Haurren ikasgela: 4 urte, gutxieneko adina.

–Musika eta mugimendua tailerra: 6 urte eginak edo urte natural horretan egitekoak.

–1. ziklotik 3.era: gutxieneko adina, 7 urte eginak edo urte natural horretan egitekoak, eta aurreko zikloa gainditua izatea.

–4. zikloa. Aurreko hiru zikloak gaindituak izatea, eskola honetan nahiz beste batean, edo adin nagusikoa izatea.

–Ikaslerik aurkezten bada ezagutza maila bere egoerari legokiokeen baino altuagoa duena, interesdunak berak eska dezake behar diren bitartekoak ezartzeko, hain zuzen ere gai hari legokiokeen ezagutza mailan legalki egon dadin.

7. artikulua. Bajak

Kurtso batean izena emanez gero, ikasleak edota haren legezko ordezkariak kurtso osorako ezarrita dauden hilabeteko zenbatekoak ordaintzen jarraitu behar du, salbu eta hiru kasu hauetan:

–Baja gertatzen bada kurtsoaren lehen hamabost egunetan.

–Baja gertatzen bada eritasun luze baten ondorioz, irakasgairen bat egitea galarazten badu.

–Baja gertatzen bada etxea aldatzeagatik, betiere Garinoaingo edo Barasoaingo udal mugarteetatik kanpora ateratzen bada. Barasoain sartu da, bera eta Garinoain ondoz ondoko herriguneak direlako, kale/errepide bakar batek bereizita.

Aitorpena eta diru-sarrera

8. artikulua. Tasaren zerbitzuak hartu nahi dituzten interesdunek izen-emateko eskabidea aurkeztuko dute Udalaren bulegoetan eta ordainketa eginen dute, hilabetekakoa izanen baita, salbu eta matrikula egiteari dagokion kuotarena, hori urrian bakarrik ordaindu beharko baita.

Ordainketa moduari dagokionez, bankuko helbideratzea izanen da.

Ordainagirien itzulketa gertatzen bada, subjektu pasiboaren kontura izanen dira gastuak.

Indarraldia

9. artikulua. Ordenantza hau indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, eta indarrean egonen da harik eta zehazki haren aldaketa edota indargabetzea erabaki arte.

Iragarkiaren kodea: L1710155