2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
Balorazio txostenaren onespena
Etxarri Aranazko Udalak, 2017ko irailaren 18an egin bilkura berezian erabaki zuen Etxarri Aranazko udal mugarteko balorazio txostenaren proiektua onestea eta Komisio Mistoko udal ordezkari kideak izendatzea: Eneka Maiz Ulaiar, Silvia Marañon eta Lur Larraza. (Ordezkoa, María Saez de Albeniz).
Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, balorazio txostena jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.
Epe horretan, balorazio txostena interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezko iruditzen zaizkien iradokizun edo alegazioak aurkez ditzaten.
Etxarri Aranatzen, 2017ko irailaren 18an.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.
Iragarkiaren kodea: L1710608