2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DORRAO
Herriko bideen eta mendiko pisten erabilera arautzen duen ordenantza indargabetzea. Behin betiko onespena
Herriko bideen eta mendiko pisten erabilera arautzen duen ordenantza –2009ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 24an, argitaratua– behin betiko indargabetu egin da; izan ere, 2017ko 122. Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu zen, ekainaren 26an, eta, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako jendaurreko epea iraganik, inork ez du erreklamaziorik aurkeztu.
Dorraon, 2017ko irailaren 1ean.–Presidentea, Iñaki Gaulabur Razquin
Iragarkiaren kodea: L1710258