2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Herri-lurraren desafektazioa
Baztango Batzar Nagusiak, 2017ko uztailaren 3an egin bilkura arruntean erabaki zuen:
Lehena.–Hasiera batez onartzea 32. poligonoko 82. eta 101. lursailak desafektatzea, bere okupazio eta erabilera Urdazubiko Udalari emateko, ur biltegi bat egiteko.
Bigarrena.–Onartzea herri-lur horien okupazioa arautuko duen baldintza plegua, espedientean dagoena.
Hirugarrena.–Akordio hau NAOn argitaratzea, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen, hilabeteko epean.
Laugarrena.–Jendaurrean egoteko epea behin akituz gero alegazio edo erreparorik gabe hasierako erabakia behin betiko bilakatuko da. Espedientea Nafarroako Gobernuari helaraziko zaio, hark onar dezan eta desafektazioa onartzearekin batera ezartzen ahal dituen baldintzen menean egonen da.
Baztanen, 2017ko uztailaren 3an.–Batzarburua, Joseba Otondo Bikondoa.
Iragarkiaren kodea: L1710007