180. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Arakilgo Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala,
Satrustegiko UE1 unitatean. Hasierako onespena

Arakil Ibarreko Udalak, 2017ko abuztuaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen egiturazko antolamenduko determinazioetako aldaketa puntuala, Urkienea SLk sustatua, Satrustegiko UE1 unitatean.

Abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatuarekin bat, hasierako onespen hori jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesdunek aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Arakilen, 2017ko abuztuaren 28an.–Alkatea, M. Paz Gonzalez Sagües.

Iragarkiaren kodea: L1710149