2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Ur hornidura zerbitzuaren tasak borondatez
ordaintzeko epea, 2017ko bigarren lauhilekoa
Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2017ko urriaren 21ean bukatuko dela epea, ur hornidura zerbitzuaren tasak borondatez ordaintzeko, epez epe kobratzen baitira, 2017ko bigarren lauhilekoari dagokionez.
Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.
Helbideratutako ordainagiriak 2017ko irailaren 20an iraganen dira kontuetara.
Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.
Altsasun, 2017ko irailaren 8an.–Alkatea, Javier Ollo Martinez.
Iragarkiaren kodea: L1710475