2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASUKO UDALA
Aurrekontua aldatzen duten 2017/21etik 24ra espedienteak. Hasierako onespena
Altsasuko Udalak, 2017ko abuztuaren 30ean egin ohiko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2017ko aurrekontua aldatzen duten 2017/21etik 24ra doazen espedienteak, denak kreditu bereziak baitira.
Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Altsasun, 2017ko abuztuaren 31n.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1710222