2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
DONEZTEBE
Izangai onartuen behin betiko zerrendaren onespena,
Doneztebeko Udalaren Askin haur eskolako zuzendari izateko lanpostu bat (B mailakoa), euskaraz jakin beharrekoa, lanaldi osoan eta lan-kontratu finkoarekin oposizio-lehiaketa
bidez betetzeko deialdiarena
2017ko irailaren 11n, Doneztebeko Udaleko jarduneko alkate udalburuak 172/2017 Ebazpena eman zuen. Hona hemen:
“172/2017 Ebazpena, irailaren 11koa, Doneztebeko Udaleko jarduneko alkate udalburuak emana. Honen bidez onetsi da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, Doneztebeko Udalaren Askin haur eskolako zuzendari izateko lanpostu bat (B mailakoa), euskaraz jakin beharrekoa, lanaldi osoan eta lan-kontratu finkoarekin oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.
Margarita Erdozain Azpilikueta, Doneztebeko Udaleko jarduneko alkate udalburua.
Ikusirik 2017ko apirilaren 5ean alkatetzak emandako 47 zenbakiko ebazpena. Horren bidez, deialdia onetsi da Doneztebeko Udalaren Askin haur eskolako zuzendari izateko lanpostu bat (B mailakoa), euskaraz jakin beharrekoa, lanaldi osoan eta lan-kontratu finkoarekin oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.
Behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta horiek ebatzirik, bidezkoa da, deialdiaren 3.3 oinarrian ezarritakoari jarraikiz, onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Horrenbertzez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2.g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Balioestea Marian Lasarte Baraibarrek eta Lorea Macias Garaioak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendari eginiko erreklamazioak.
Bigarrena.–Onestea izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, Doneztebeko Udalaren Askin haur eskolako zuzendari izateko lanpostu bat (B mailakoa), euskaraz jakin beharrekoa, lanaldi osoan eta lan-kontratu finkoarekin oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiarena, Doneztebeko Udalaren Askin Haur eskolan jarduteko. Ebazpen honi eranskin gisa atxikitzen zaio.
Hirugarrena.–2017ko urriaren 7a, larunbata, ezartzea deialdiaren 6.2.3 eta 6.2.4 oinarrian adierazitako probak egiteko. Probak Doneztebeko liburutegiaren instalazioetan eginen dira (Foruen Plaza, 1) goizeko 9:30ean.
Oroitarazten zaie izangaiei ariketa, teoriko-praktikoa, eta bi kasu praktikoak euskaraz eginen direla.
Erantzun oker bakoitzeko 0,25 puntu kenduko da.
Lehenbiziko ariketa egiteko, izangaiek gehienez ere ordu erdi izanen dute, eta bigarren ariketarako bertze ordubete eta erdi.
Ariketarako dei bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute aldean. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak edo nortasuna aipatutako agirietako baten bidez frogatzen ez dutenak.
Euskarazko titulua dutela frogatu ez duten izangaiek euskara proba egin beharko dute, zeina Euskarabideak prestatuko baitu, 2017ko irailaren 28ko 9:00etan Iruñeko Bartolomé de Carranza kaleko 5. zenbakian den José María Iribarren ikastetxe publikoan egiteko.
Laugarrena.–Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Doneztebeko Udalaren web-orrian argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Bosgarrena.–Udalbatzaren osoko bilkurari ebazpen honen berri ematea kide anitzeko organo horren hurrengo osoko bilkura arruntean.”
Aditzera ematen da, ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat para daitekeela:
1.–Aukeran berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen udal organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpenaren biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Foru Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatuari jarraikiz.
2.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, arlo bereko epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 8.1 artikuluan agintzen duenaren arabera.
3.–Orobat, eta hautara, zuzenean gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Donezteben, 2017ko irailaren 11n.–Jarduneko alkatea, Margarita Erdozain Azpilikueta.
ERANSKINA
Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, haur eskolako zuzendari izateko lanpostu bat (B mailakoa), euskaraz jakin beharrekoa, lanaldi osoan eta lan-kontratu finkoarekin, Doneztebeko Udalaren Askin haur eskolan jarduteko, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiarena
Izangai onartuen behin betiko zerrenda
IZEN-DEITURAK | EUSKARA |
Alduntzin Sorron, Aitziber | |
Barberena Arregui, Isabel | |
Bidaola Larre, Iratxe | |
Garate Goyeneche, Garbiñe | |
Lasarte Baraibar, María Ángeles | |
Macias Garaioa, Lorea | |
Martínez de Lizarrondo Egozkuezabal, Olaia | Proba |
Urreaga Burguete, Maite | |
Zabaleta Caballero, Izarne | |
Izangai baztertuen behin betiko zerrenda
IZEN-DEITURAK | EUSKARA | BAZTERTZEKO ARRAZOIA |
Gortari Arraztoa, Cristina | | 1 |
Gortari Arraztoa, Mirentxu | | 1 |
Baztertzeko arrazoiak:
1.–Eskatutako titulazioa falta da edo aurkeztutakoa ez da nahikoa.
Iragarkiaren kodea: L1710527