1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
EBAZPENA, 2017ko irailaren 8koa, Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditore lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzen duena.
Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditore lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiak 4. oinarriaren 4. atalean ezartzen du eskaerarik aurkezten ez bada, Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariak lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzen duen ebazpena emanen duela. Deialdi hori Ganberako lehendakariaren 2017ko abuztuaren 7ko Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean 2017ko abuztuaren 18an argitaratu zen (159. zk.). Lehiaketa bete gabe deklaratzeko ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Parlamentukoan argitaratuko da.
Eskaerak aurkezteko epea bukatu delarik, eta ikusirik eskaera bakar bat ere ez dela aurkeztu, bidezkoa da aipatutako lekualdatze lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzea. Hortaz, lehendakari honek
EBATZI DU:
Lehena.–Deklaratzea bete gabe gelditu dela Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditore lanpostu huts bat betetzeko lekualdatze lehiaketa, Ganberako lehendakari honek joan den abuztuaren 7ko ebazpenaren bidez deitu zuena.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Kontuen Ganberaren web-orrian argitara dadila xedatzea.
Iruñean, 2017ko irailaren 8an.–Lehendakaria, Asunción Olaechea Estanga.
Iragarkiaren kodea: F1710537