179. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLAMAYOR DE MONJARDÍN

Landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko 2017ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, lur-ondasunen gaineko 2017ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea 2017ko irailaren 30ean bukatuko dela. Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Villamayor de Monjardingo Udalaren kontuan ordaindu ahalko dira, Nafarroako Rural Kutxan, aipatutako epean. Helbideratutako ordainagiriak dagozkien banku-kontuetan kargatuko dira irailaren 30ean.

Epe hori iraganik, ordaindu gabe daudenak Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, premiamendu bidez kobra ditzan, Tributuei buruzko Foru Legean ezarritako errekarguekin, aurretik abisurik eman gabe.

Villamayor de Monjardinen, 2017ko abuztuaren 25ean.–Alkatea, Eugenio Fernando Barbarin Luquin.

Iragarkiaren kodea: L1710317