2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UTERGA
Hiri jarduketako plan berezia 1/156 lurzatian.
Behin betiko onespena
Utergako Udalak, 2017ko abuztuaren 31n egin bilkuran, hiri jarduketako plan berezia behin betiko onetsi zuen, hiri lurzoru finkatuko 1/156 lurzatian determinazio xehatuak aldatzeko, xedapen zatian hitzez hitz honako hau dioen erabakiarekin bat:
“1. Behin betiko onestea Gonzalo Builek eta María Paz San Martínek sustatutako hiri jarduketako plan berezia, hiri lurzoru finkatuko 1/156 lurzatian determinazio xehatuak aldatzeko, José Miguel Aldaz Goñik idatzitako proiektuaren arabera.
2. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, eta iragarkia eta onetsitako agiria Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
3. Orobat, lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloan eskuduna den Nafarroako Gobernuko departamentura igortzea behin betiko onesteko erabakiaren jakinarazpena, baita behin betiko onetsitako tresna Udaleko Idazkaritzak behar bezala eginbidetuaren kopia eta tramitaturiko espedientearena ere, gehienez ere 10 eguneko epean, aipatu onespenetik hasita.
4. Ahalmena ematea Alkatetza-Udalburutzari, erabakia ahalik eta hobekien betearazteko beharrezkoak diren jarduketa guztiak egiteko.”
Onetsitako agiria hartzen duen eranskina eta erabakia argitaratzen dira Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 79.1 artikuluan xedatutakoa bete beharrez, eta jakitera ematen da onesteko erabakiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik aitzina, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluekin bat.
Utergan, 2017ko irailaren 4an.–Alkate udalburua, sinadura ulertezina.
ERANSKINA
Hiri jarduketako plan berezia 1/156. lurzatian (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1710409