179. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Hiri jarduketako plan berezia 1. poligonoko 659. lurzatian (Rocaforte). Behin betiko onespena

Zangozako Udalak, 2017ko abuztuaren 29an egin osoko bilkura arruntean, xedapen zatian honako hau dioen erabakia hartu zuen:

1.–Behin betiko onestea hiri jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko katastroko 659. lurzatiari eta haren inguruko lurzoru publiko batzuei eragiten diena, Rocaforteko Kontzejuak sustaturik, eta Ane Miren Martínez eta Javier Rozas arkitektoek prestatu 2017ko apirileko agiri teknikoaren arabera, espedientean baitago.

2.–Behin betiko onespenaren testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta ale bat igortzea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentura.

Zangozan, 2017ko irailaren 4an.–Alkatea, Angel Navallas Echarte.

ERANSKINA

Hiri jarduketako plan berezia 1. poligonoko 659. lurzatian (Rocaforte)(PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1710341