179. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUKIN

Landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko 2017ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, lur-ondasunen gaineko 2017ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea 2017ko irailaren 30ean bukatuko dela. Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Lukingo Udalaren kontuetan ordaindu ahalko dira, Nafarroako Rural Kutxan edo Caixan, aipatutako epean. Helbideratutako ordainagiriak dagozkien banku-kontuetan kargatuko dira irailaren 30ean.

Epe hori iraganik, ordaindu gabe daudenak Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, premiamendu bidez kobra ditzan, Tributuei buruzko Foru Legean ezarritako errekarguekin, aurretik abisurik eman gabe.

Lukinen, 2017ko abuztuaren 25ean.–Alkatea, Juan José Sainz Urra.

Iragarkiaren kodea: L1710318