179. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

Landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko 2017ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, lur-ondasunen gaineko 2017ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea 2017ko irailaren 30ean bukatuko dela. Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Iguzkitzako Udalaren kontuan ordaindu ahalko dira, Nafarroako Rural Kutxan. Helbideratutako ordainagiriak dagozkien banku-kontuetan kargatuko dira irailaren 30ean.

Epe hori iraganik, ordaindu gabe daudenak Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, premiamendu bidez kobra ditzan, Tributuei buruzko Foru Legean ezarritako errekarguekin, aurretik abisurik eman gabe.

Iguzkitzan, 2017ko abuztuaren 25ean.–Alkatea, José Ignacio Urra Fernández.

Iragarkiaren kodea: L1710319