2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZPOROGI
1. aldaketa 2016ko aurrekontuan kreditu-gehigarriaren eta kreditu bereziaren bidez. Behin betiko onespena
Ezporogiko Barrutiko Udalaren 2016ko aurrekontuan egin 1. aldaketaren (kreditu-gehigarriaren eta kreditu bereziaren bidez) hasierako onespenari buruzko iragarkia argitaratu zen 2017ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 11n.
Jendaurreko epean inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsirik gelditu da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraikiz:
AURREKONTUKO 1/2016 ALDAKETA
Kreditu-gehigarria:
GASTUAK:
“Gizarte Segurantza” izeneko partida: 3.500 euro.
Kreditu berezia:
GASTUAK:
“Oinarrizko ordainsariak” izeneko partida: 18.000 euro.
FINANTZABIDEA:
Diruzaintzako gerakina: 21.500 euro.
Agezan, 2017ko irailaren 11n.–Alkatea, Camino Landarech Zozaya.
Iragarkiaren kodea: L1710117