179. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Aldaketa, Udal Plan Orokorraren
UE 15-2 “Eroski” oinarrizko unitatean. Hasierako onespena

Lizarrako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2017ko abuztuaren 24an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Udal Plan Orokorraren UE 15-2 “Eroski” oinarrizko unitatean. Horrek merkataritzako erabilera xehakatua zehazten du 6.571 m²-ko azalerarako, 5. poligonoko 66. lurzati osoari dagokiona, Udalaren zerbitzu teknikoek egindako txostenaren arabera.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lizarran, 2017ko abuztuaren 28an.–Jarduneko alkatea, Emma Ruiz Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1710106