2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERROIBAR
Aldaketa 2017ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Erroibarko Udalak, 2017ko irailaren 6an egin osoko bilkuran, 2017ko udal aurrekontuaren aldaketa onetsi zuen hasiera batez.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoa betetzeko, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan, herritar edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Lintzoainen, 2017ko irailaren 7an.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.
Iragarkiaren kodea: L1710421