179. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Arau subsidiarioen aldaketa S-2 industria sektorean.
Behin betiko onespena

Carcarko Udalak, 2017ko irailaren 7an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Carcarko arau subsidiarioen aldaketa antolamendu xehatuko determinazioetan, S-2 industria sektoreari dagokionez. Sustatzailea Calderería y Transformados SA da.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Carcarren, 2017ko irailaren 8an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

ERANSKINA

Aldaketa S-2 industria sektorean (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1710485