179. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

2017ko aurrekontuan kreditu berezia gaitzeko espedientea (2/2017). Behin betiko onespena

2017ko uztailaren 12an Udalak egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea kreditu berezia 2017ko aurrekontuan (2/2017).

Horren iragarkia 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2017ko abuztuaren 18an. Espedientea hamabost egun balioduneko epean jendaurrean egon da, baina ez da inolako erreklamaziorik aurkeztu.

Beraz, kreditu bereziaren gaikuntza behin betiko onetsi da eta argitaratzea xedatu, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Ondoko aurrekontu-aplikazioen gastua:

1 4540 60900. Gorostigainera doan bidea moldatu (kopurua: 41.126,17 euro).

1 4540 60901. Larratxen Bordara doan bidea moldatu (kopurua: 121.045,55 euro).

1 4540 60902. Zalain Auzoko auzo-bidea moldatu (kopurua: 14.563,43 euro).

1 4910 60900. Belaunaldi berriko banda zabalerako sarbide sareak hedatzeko azpiegitura pasiboak (kopurua: 40.000,00 euro).

1 87000. Diruzaintzako geldikina gastu orokorretarako (kopurua: 216.735,15 euro) sailako gastu orokorretarako diruzaintzako geldikinaren bitartez finantzatuko da.

Beran, 2017ko irailaren 11n.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L1710453