1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Jendaurreko informazioa. Instalazio berri bati Ingurumen baimen integratua emateko eta Ingurumen eraginaren ebaluazioa egiteko espedientea. Sustatzailea David Arteaga Sanz da.
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren (abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak onetsia) 15. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea, 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.
–Espedientearen kodea: 0001-0038-2017-000012.
–Instalazioa: Oilaskoak gizentzeko hegazti instalazioa.
–Titularra: David Arteaga Sanz.
–Kokalekua: 2. poligonoa, 160. lurzatia. San Martin Ameskoa.
–Koordenatuak: UTM-ETRS89, 30N ardatza, X: 567.466,000 eta Y: 4.735.280,000.
–Udalerria: Ameskoabarrena.
–Proiektua: Gizentzeko oilaskoen plazak handitzea 54.000tik 99.000ra arte.
Iruñean, 2017ko abuztuaren 9an.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.
Iragarkiaren kodea: F1709526