179. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Jendaurreko informazioa. Instalazio berri bati Ingurumen baimen integratua emateko espedientea. Sustatzailea Talleres Luis y Óscar SL da.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren (abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak onetsia) 15. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea, 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espedientearen kodea

0001-0038-2017-000011

Instalazioa

Zentro baimendua, balio-bizitza bukatutakoan ibilgailuak eta makinak tratatzeko, eta txatar hondakinak kudeatzeko

Titularra

Talleres Luis y Óscar SL

Tokia

Udal industrialdea, Zeharkako Bidea 1, 22.-23. nabeak

6. poligonoa, 298. eta 299. lurzatiak

Koordenatuak

UTM-ETRS89, ardatza: 30N,

X: 613.756,000 eta Y: 4.657.836,000

Udalerria

TUTERA

Proiektua

Erabilitako baterien hondakinen kudeaketa berria

Iruñean, 2017ko abuztuaren 7an.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.

Iragarkiaren kodea: F1709465