1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Jendaurreko informazioa. Ingurumen baimen integratua berritzeko espedientea. Sustatzailea Productos Oppac SA da.
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren (abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak onetsia) 30. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.
Espedientearen kodea | 0001-0040-2017-000027 |
Instalazioa | Hondakinen kudeaketa |
Titularra | Productos Oppac SA |
Tokia | Mocholi industrialdea (Noain kalea, 10) 1. poligonoa, 511. lurzatia |
Koordenatuak | UTM-ETRS89, ardatza: 30N, X: 611.613,000 eta Y: 4.734.289,000 |
Udalerria | NOAIN (ELORTZIBAR) |
Tramitea | Ingurumen baimen integratua berritzea, IBEFLren erregelamenduaren 30. artikuluarekin bat etorrita |
Iruñean, 2017ko abuztuaren 1ean.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.
Iragarkiaren kodea: F1709190