179. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

80/2017 FORU AGINDUA, irailaren 1ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Iñigo Arrizubieta Balerdi jauna, Departamentuko Deialdien Ataleko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen du ezen atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak, libreki.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Iñigo Arrizubieta Balerdi jauna, Hezkuntza Departamentuko Deialdien Ataleko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu.

2. Foru agindu hau Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantillarako Bulegoari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2017ko irailaren 1ean.–Hezkuntzako kontseilaria, María Solana Arana.

Iragarkiaren kodea: F1710278