179. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

186E/2017 EBAZPENA, uztailaren 24koa, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariak emana, Oltza Zendeako udal mugartean hondakin arriskutsuak biltzeko instalazio baten Ingurumen baimen integratua ofizioz aldatzen duena. Instalazioaren titularra Contenedores Iruña SL da.

Instalazio horrek badu Ingurumen baimen integratua, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak abuztuaren 19ko 1687/2009 Ebazpenaren bidez emana, gero Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren uztailaren 16ko 509E/2015 Ebazpenaren bidez aldatua.

Ebroko Ur Konfederazioak, 2017ko otsailaren 28an, hondakin urak isurtzearen onargarritasunari buruzko beste txosten lotesle bat eman zuen. Bertan baldintza berri batzuk ezarri ziren, Ingurumen baimen integratuari erantsi beharrekoak.

Kasu honetan, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 27. artikuluko d) letran aurreikusitako inguruabarrak gertatzen direla ikusi da, eta, horrenbestez, bidezko da Ingurumen baimen integratuan ezarritako baldintzak ofizioz aldatzea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 28. artikuluan aurreikusitako administrazio prozedurarekin bat, eta ez da bidezkotzat jo aldaketa-espediente hau jendaurrean jartzea.

Ebazpen proposamenaren tramitazio prozesuan entzutea eman zaio instalazioaren titularrari hogeita hamar egunez, eta ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak urriaren 4an emandako 760/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT

Lehena.–Oltza Zendeako udal mugartean hondakin arriskutsuak biltzeko instalazioaren Ingurumen baimen integratua ofizioz aldatzea, ebazpen honen eranskinean zehaztutako aldaketen arabera. Hortaz, instalazioak eta jarduerak berak instalazioari Ingurumen baimen integratua eman, eguneratu eta aldatzeko lehendik tramitatutako administrazio espedienteetan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, eta, horiez gainera, ebazpen honen eranskinetan adierazitako baldintzak eta neurriak. Instalazioaren titularra Contenedores Iruña SA da.

Bigarrena.–Hondakin urak ur jabari publikora isurtzeko baimena eguneratzea, Ur Jabari Publikoaren gaineko Erregelamenduaren 245. artikulua aplikatuz eskatzen dena, Uren Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren hamargarren xedapen gehigarriarekin bat. Ingurumen baimen integratuaren II. eranskinean jasotzen dira zer isurketa egiten ahalko diren eta instalazioak zer baldintza bete beharko dituen. Baimenak bost urteko indarraldia du, eta iraupen bereko epeetarako berritutzat joko da, baldin eta isurketek unean-unean indarra duten ingurumen kalitatearen arauak betetzen badituzte. Indarraldi honetan zehar legeriak isurketa baimenetarako epe handiagoa ezarriko balu, ez litzateke eragozpen teknikorik izanen, besterik gabe, hasierako epea arauak ezartzen duen gehienezko eperaino zabaltzeko. Nolanahi ere, legeek ezarritako kasuetan, Ebroko Ur Konfederazioak organo autonomikoari eskatzen ahalko dio Ingurumen baimen integratua aldatzeko prozedurari ekiteko (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26. artikulua eta uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 104. artikulua). Halaber, hondakin urak isurtzeko ezarritako baldintzak behin eta berriro ez betetzea, isurketarako baimena kentzeko arrazoia izanen da, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 263. eta 264. artikuluetan ezarritako prozedurarekin bat.

Hirugarrena.–Ebazpen honetan bildu diren baldintzak ez betetzeak berarekin dakar ingurumeneko diziplina neurriak hartzea, hain zuzen ere, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onesten duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren IV. tituluan jasotakoak, ezertan galarazi gabe sektoreko legerian ezarritakoa, aplikagarri izaten segituko baitu, eta, horren osagarri, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen VI. tituluan ezarritako zehapen araubidean jasotakoak.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Bosgarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

Seigarrena.–Ebazpen hau Contenedores Iruña SLri, Oltza Zendeako Udalari eta Ebroko Ur Konfederazioari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko uztailaren 24an.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.

I. ERANSKINA

Aldaketak Ingurumen baimen integratuaren eranskinetan

1. Ingurumen baimen integratuaren II. eranskinaren 1.2 puntua aldatzen da. Honela idatzita geldituko da:

1.2. Ur isurketak.

Isurketen datuak eta isuriaren muga-balioak.

–Hondakin-ur sanitarioak edukiontziak eta obra-hondakinak aldi baterako biltzeko zentro baten komunetan sortzen dira, Oltza Zendeako Aratzuriko 2. poligonoko 610. lurzatian. 5 langile aritzen dira 250 egunez urtean.

ISURKETA PUNTUAK

ZK.

HUSTUKETA SISTEMA

UKITZEN DEN LURPEKO UR MASA

ARRO HARTZAILEA

UTM X

UTM Y

1

Lurpekoa eta zeharkakoa

030 zk, Iruña-Jaka sinklinala

Zubiaga erreka-zuloa

604.393

4.741.391

PUNTUA

ISURKETA

PARAMETROAK

KANPOKO KONTROLA

ZK.

ZK.

Mota

Azalpena

Tratamendua

Gehieneko emaria egunean

m³/egunean

Gehieneko bolumena urtean

m³/urtean

AHEL

1

1

Ur beltzak

Zerbitzu etxolako komunetatik datozen ur beltzak

Putzu septikoa, iragazki biologikoa duena

2,5

900

Urtekoa

PUNTUA

ISURKETA

PARAMETROAK

ZK.

ZK.

pH

SOLIDO ESEKIAK

OEB5

OEK

mg/l

mg O2/l

mg O2/l

1

1

6/9

80

40

160

Kontrol gailuak:

ISURKETA

GAILUAK

Kopurua

1

Laginketa-kutxatila

–Isuriaren muga-balioak. Aipatutako isurketek taulan ezarritako isurien muga-balioak bete beharko dituzte.

–Administrazio Hidraulikoaren Entitate Laguntzailearen (AHELen) kanpoko kontrola. Taulan adierazitako maiztasunaz, ISO 1702 arauaren arabera baimendutako ikuskapen entitatea den AHEL baten txosten teknikoa aurkeztu beharko du titularrak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan eta Ebroko Ur Konfederazioan, instalazioak Ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzak betetzen dituela ziurtatzeko edo, bestela, atzemandako akatsak deskribatzeko. Taulan muga-balioa berariaz ezarrita duten parametroen isuri mailetarako bakarrik egin beharko dira neurketak.

–Ezin izanen da taulan berariaz adierazitako substantziez bestelako substantziarik isuri jarduera gauzatu ondoren, bereziki “substantzia arriskutsuak” izenekoak badira (Azaleko uren egoerari segimendua egin eta aztertzeko irizpideak eta ingurumen kalitateari buruzko arauak ezartzeko irailaren 11ko 817/2015 Errege Dekretuaren IV. eta V. eranskinetan definitzen dira).

–Arazketa instalazioak. Laburbilduz, iragazki biologikoa duen putzu septiko bat dira arazketa instalazioak.

–Arazketa osagarria. Arazketa osagarria eskatzen ahalko da eragin negatiboa nabari bada ingurune hartzailean, ukitutako ur masaren egoera kimiko eta/edo kuantitatiboan eragina badu.

–Lotura udal kolektorearekin. Etorkizunean bideragarria bada isurketa saneamendu sare orokor batekin lotzea, agintzen den bezala lotuko da, eta horren berri emanen zaio Ebroko Ur Konfederazioari.

–Instalazioak kontrolatzeko elementuak. Titularraren betebeharra da kolektoreak eta arazketa instalazioak behar bezala funtzionatzeko moduan mantentzea, eta horretarako, arduradun bat izendatuko da betebehar horietarako, zeinari arau zorrotzak eta beharrezko baliabideak emanen zaizkion instalazioen zainketa eta funtzionamendurako.

–Kontrol puntuak. Arazketa instalazioko efluenteen irteeran mugak ezarri dira, eta kutxatila bat egon beharko da isurketaren lagin adierazgarria hartzeko eta emaria neurtzeko. Kanpotik sartzen ahalko da azken isurketa neurtzen duen kutxatilan, jardueraren barrutian sartu beharrik gabe.

–Emariak neurtzea. Isurketen kontrol eraginkorra. Zeharkako metodoak erabiltzen ahalko dira emaria neurtzeko, hala nola uraren kontsumoaren fakturazioa, betiere urtean isuritako emariaren balioa igortzen bada.

–Efluenteen kontrola. Baimenaren titularrak arazketa instalazioen funtzionamenduaren eta isurien kalitate eta kopuruaren kontrol erregularra eginen du, ezarritako parametroen eta azterketa-maiztasunaren arabera. Informazio hori Ebroko Ur Konfederazioari bidaliko zaio isurketen adierazpenean ezarritako maiztasunaz, eta konfederazioko funtzionarioen eskura egonen da, bidezko egiaztapenak eta azterketak egin ditzaten.

–Ikuskapena eta zaintza. Aurreko puntuetan ezarritako kontrolak deusetan galarazi gabe, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak eta Ebroko Ur Konfederazioak egokitzat jotzen dituzten analisi eta ikuskapen guztiak egiten ahalko dituzte isurketaren ezaugarri kualitatibo eta kuantitatiboak begiratu eta, bidezkoa bada, kontrolen balioa egiaztatzeko. Lan horiek zuzenean egiten ahalko dira, edo entitate laguntzaileen bidez.

–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak eta Ebroko Ur Konfederazioak obrak eta instalazioak ikuskatu eta zainduko dituzte, eta titularren kontura geratuko dira kontzeptu horiengatik sortzen diren ordainsariak eta gastuak, indarreko xedapenekin bat. Araztegiaren funtzionamendua egokia ez bada, behar diren zuzenketak egiten ahalko dira, behar bezalako arazketa egin dadin.

–Lohiak eta fabrikazio hondakinak. Berariaz debekatzen da hondakinak isurtzea; kudeatzaile baimendu batek eraman beharko ditu, jarduera hori arautzen duen indarreko araudiarekin bat. Era berean, arazketa instalazioetan sortutako lohiak eta hondakinak baimendutako hondakindegira eraman beharko dira, edo hondakinen kudeatzaile baimendu batek eraman beharko ditu, haien izaeraren eta osagaien arabera. Lohiak eta hondakinak alde baterako biltzeak ez du ur jabari publikoa ukituko, eta ez dio arriskurik ekarriko.

–Erregistroa. Instalazioko titularrak erregistrorako sistema bat mantendu beharko du egindako kontrolen emaitzak sartzeko, bai eta ur isurketekin zerikusia duen edozein gorabehera garrantzitsu ere, formatu egokian eta euskarri informatikoan. Erregistro hori jardueraren instalazioetan egonen da, une oro eguneratuta eta hura eskatzen duen agintari eskudunaren eskura.

2. Ingurumen baimen integratuaren II. eranskinaren 7.4 puntua aldatzen da. Honela idatzita geldituko da:

7.4. Adierazpen analitikoak. Titularrak urteko txostena bidaliko dio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari eta Ebroko Ur Konfederazioari, datu hauek bilduta:

–Isurketaren urteko emaria frogatzen duen kalkulua.

–Isurketaren buletin analitikoa.

–Arazketa instalazioen mantentze-lan egokiak frogatzen dituzten agiriak (garbiketaren fakturak, argazkiak, etab.).

3. Ingurumen baimen integratuaren II. eranskinaren 8.1 puntua aldatzen da. Honela idatzita geldituko da:

8.1. Isurketei buruzko neurriak.

–Isurketen kontrolaren kanona. Ur jabari publikora egiten diren isurketak tasa batekin kargatuta daude, ur arro bakoitzeko ingurune hartzailea aztertu, kontrolatu, babestu eta hobetu dadin (ULTBaren 113.1 artikulua).

–Baimendutako isurketaren bolumena bider isurketa kontrolaren aleko prezioa eginda ateratzen da zenbatekoa. Prezio unitario hori kalkulatzeko, metro kubikoaren oinarrizko prezioa handitze edo gutxitze koefiziente batekin biderkatzen da; koefiziente hori isurketaren izaeraren, ezaugarrien eta kutsadura mailaren arabera dago ezarrita, baita isurketa jasotzen duen ingurune fisikoaren ingurumen kalitatearen arabera ere (ULTBaren 113.1 artikulua).

  • Urtean baimendutako isurketaren bolumena = 900 m³.
  • Metro kubikoaren oinarrizko prezioa. Industriako hondakin ura: Poinarrizkoa = 0,04207 euro/m³.
  • Handitze edo gutxitze koefizientea = K = k1 x k2 x k3
  • a) Isurketaren izaera eta ezaugarriak: Industriakoa, 1 motakoa: k1 = 1
  • b) Isurketaren kutsadura maila: Industriakoa, tratamendu egokiarekin: k2 = 0,5
  • c) Ingurune hartzailearen ingurumen kalitatea: I. kategoriako eremua: k3 = 1,25

K = k1 x k2 x k3 = 1 x 0,5 x 1,25 = 0,625

  • Kontrolaren kanona = Bolumena x Poinarrizkoa x K = 900 x 0,042075 x 0,625 = 23,66 euro urtean.

Isurketaren kontrolaren kanona: 23,66 euro urtean.

–Ebroko Ur Konfederazioak isurketen kontrolaren kanonaren likidazioa egin eta jakinaraziko du urte bakoitzeko ekitaldia bukatutakoan.

–Isurketen kontrolaren kanonak ez du zerikusirik autonomia erkidegoek edo tokiko korporazioek saneamendu eta arazketa obrak finantzatzeko ezar ditzaketen beste kanon edo tasekin (ULTBaren 113.7 artikulua).

Iragarkiaren kodea: F1709000