1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
353/2017 EBAZPENA, irailaren 5ekoa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planean, Toki Programazioaren barrenean, osasun edo hezkuntza erabilerarako lursailen urbanizazioari dagokion atalean sartutako inbertsioen behin betiko zerrenda onesten duena, eta, horrekin batera, urtez urteko banaketa.
2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana osatzen dute arau horretan aurreikusitako jarduketek, Toki Programazioaren atalean jasotakoek, besteak beste. Zehazki, 11. artikuluko G) atalak ezartzen duenez, atal horretan sartuko dira, beste inbertsio batzuekin batera, osasun eta hezkuntza erabilerarako lursailen urbanizazioari dagozkionak.
2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legearen 15. artikuluak, II. kapituluko Toki Programazioa izeneko bigarren atalaren barnekoak, prozedura ezartzen du Toki Programazioaren atalari dagozkion inbertsioak onartzeko eta horietarako gehieneko ekarpen ekonomikoa finkatzeko.
Lehen atalean xedatzen duenez, Toki Inbertsioen Planeko Toki Programazioaren atalean sartzeko eskaerak bi hilabeteko epean aurkeztu beharko dira foru lege honek indarra hartzen duen egunetik. Eskaerak aurkezteko epea amaituta, inbertsioak hautatu eta lehenetsi ondoren, Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren uztailaren 3ko 301/2017 Ebazpenaren bidez (2017ko 137. NAO, uztailaren 17koa) onetsi zen Toki Programazioaren atalean sartuta dauden eta aurrekontuan dagoen kredituaren kargura finantzatzekoak diren inbertsioen behin-behineko zerrenda, osasun eta hezkuntza erabilerarako lursailen urbanizazioari dagokiona, urtez urteko banaketarekin batera; halaber, ebazpen horren bidez foru lege honen beharkizunak ez betetzeagatik onartu ezin diren eskaeren behin-behineko zerrenda onetsi, eta alegazioetarako hamabost egun balioduneko epea ireki zen, argitalparen egunetik hasita, 2017ko abuztuaren 8an amaitu zena.
2017ko abuztuaren 7an Erronkariko Udalak alegazio idatzi bat aurkeztu zuen, “Erronkarin, Añaizeko dotazio lurzatian hornidura elektriko berria paratzea” izeneko obra behin behinekoz onartu ez izanaren kontrakoa; udalaren ustetan, onartu ez den proiektu hori 18/2016 Foru Legearen 12. g) artikuluan jasotzen diren obra finantzagarrien artean sar daiteke, eta inbertsioa behin betiko onartzea eskatzen du.
Espedientean Toki Azpiegituren Zerbitzuak 2017ko irailaren 1ean emandako txostena dago, eta bertan Erronkariko Udalak aurkeztutako alegazioa aztertu ondoren frogatzen da ez dela inbertsio hori onartzen, 18/2016 Foru Legearen V. eranskineko G atalarekin bat ez delako diruz lagungarritzat hartzen.
Txosten horretan proposatzen da 14.051,49 euroko behin betiko erreserba egitea aurrekontuan, osasun edo hezkuntza erabilerarako lursailen urbanizazioari dagokion atalean; erreserba hori handitu beharko da 6.000.000 euroko zenbatekoraino inbertsio mota desberdinak bideratu ahala; diru horrekin larrialdietako eskaerei eta haien inbertsio osagarriei erantzunen zaie, Inbertsio Programetako eta Toki Programazioko inbertsioen salbuespeneko araubidea finantzatuko da, eta, Toki Programazioko inbertsioetarako gehieneko diru ekarpena ezartzeko unean izan dezakeen igoera ordainduko da, ehuneko 10ekoa gehienez ere; hori guztia 18/2016 Foru Legearen 4.2 eta 4.3 artikuluetan, Toki Programazioaren atalean aurreikusitakoarekin bat.
18/2016 Foru Legearen V. eranskineko G atalean jasotako baldintzei egokitzen zaio proposamena. Hartan arautzen da zer oinarri erabili zenbateko lagungarria kalkulatzeko, osasun edo hezkuntza erabilerarako lursailen urbanizazioaren kontzeptuarengatik. Foru lege horren 12. G artikuluan araututako jarduketak hartzen dira lagungarritzat, eta zehazten da gehieneko ekarpen ekonomikoa 100.000 eurokoa izanen dela toki entitate bakoitzeko.
18/2016 Foru Legearen 14. artikuluan ezartzen denez, osasun edo hezkuntza erabilerarako lursailen urbanizazioari dagozkion jarduketetan, zenbateko lagungarrirako gehieneko ekarpen ekonomikoaren ehunekoa, BEZa kanpo, %70 izanen da BEZ kengarria duten jarduketetan, eta %85, berriz, BEZ jasanaraziaren kenkaria egiteko eskubidea sortzen ez dutenetan.
Espedientean Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuaren eta Toki Antolamendurako Zerbitzuaren txostenak daude, 2017ko irailaren 1ekoak, Toki Azpiegituren Zerbitzuak egindako proposamena berresten duena.
Horrenbestez, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legean ezarritakoarekin bat, bidezkoa da 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planean, Toki Programazioaren barrenean, osasun edo hezkuntza erabilerarako lursailen urbanizazioari dagokion atalaren barnean, sartutako inbertsioen behin betiko zerrenda eta urtez urteko banaketa onestea.
Horregatik guztiagatik, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legeak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Onestea 2017-2018 aldirako Toki Inbertsioen Planean, Toki Programazioaren atalean, osasun edo hezkuntza erabilerarako lursailen urbanizazioari dagokion atalean sartuta dauden eta aurrekontuko kreditu erabilgarriaren kargura finantzagarriak diren 10 inbertsioren behin betiko zerrenda, eta, horrekin batera, urtez urteko banaketa. Inbertsioa, guztira, 1.122.893,34 eurokoa da (BEZa kanpo). Zerrenda eta urtez urteko banaketa 1. eranskinean jaso dira.
2. Onartu ezin diren 2 inbertsioren behin betiko zerrenda onestea, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legean ezarritako baldintzak ez betetzeagatik. 2. eranskinean jasotzen da.
3. 14.051,49 euro erreserbatzea behin betiko, osasun edo hezkuntza erabilerarako lursailen urbanizazioaren atalean, 4.3 artikuluan, Inbertsioen Planetako jarduketetarako, eta 4.2 artikuluan, Toki Programaziorako, adierazitako erreserbei erantzuteko helburuarekin.
4. 2017rako eta 2018rako aurreikuspenen arabera aurrekontuan dagoen diruaren kargura finantzatzen ahal diren inbertsioen zerrendako toki entitateek, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hiru hilabeteko epean, abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legearen IV. eranskineko 4. atalean adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko dute. 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen du foru lege horrek. 2019an egin beharreko inbertsioen kasuan, dokumentazio hori 2018ko lehen hiruhilekoan aurkeztu beharko da.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
6. Halaber, ebazpen honen aurka toki entitate interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du galaraziko Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2017ko irailaren 5ean.–Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Xabier Lasa Gorraiz.
1. ERANSKINA Osasun edo hezkuntza erabilerarako lursailen urbanizazioari dagozkion eta aurrekontuko diruaren kargura finantzatzen ahal diren eskaeren behin betiko zerrenda, eta, horrekin batera, urtez urteko banaketa |
ORDENA ZK. | TOKI ENTITATEA | OBRA | INBERTSIOA | PUNTUAZIOA | INBERTSIOAREN BANAKETA URTEZ URTE |
G1 | G2 | %5 | Beharraren maila, guztira | 2009-2012 aldirako TIParen ekarpenak | Amortizazio eta mantentze kostuak | Puntuak, guztira | 2017 | 2018 | 2019 |
1 | Doneztebeko U. | Osasun etxe berrirako urbanizazioa | 223.924,52 | 15 | 10 | 1,25 | 25 | 2,5 | 0 | 27,5 | 111.962,26 | 111.962,26 | |
2 | Castejongo U. | Doctor Larrad kalearen urbanizazioa BHIrako (zoladura ematea) | 190.722,30 | 15 | 10 | 1,25 | 25 | 2 | 0 | 27 | 190.722,30 | | |
3 | Castejongo U. | Doctor Larrad kalearen urbanizazioa BHIrako (sareak) | 72.603,82 | 15 | 10 | 1,25 | 25 | 2 | 0 | 27 | | | |
4 | Tuterako U. | Huertas Mayores ikastetxe publikoa handitzeko urbanizazioa | 82.217,02 | 15 | 10 | 1,25 | 25 | 2 | 0 | 27 | 82.217,02 | | |
5 | Lodosako U. | Sazal kalearen urbanizazioa osasun etxe berrirako | 31.334,49 | 15 | 10 | 1,25 | 25 | 1 | 0 | 26 | | 31.334,49 | |
6 | Arbizuko U. | Ikastetxe publiko berrirako urbanizazioa | 92.022,87 | 0 | 10 | 0,50 | 10,5 | 3 | 0 | 13,5 | 46.011,43 | 46.011,44 | |
7 | Iturengo U. | Ikastetxe publiko berrirako urbanizazioa | 33.207,24 | 0 | 10 | 0,50 | 10,5 | 2,5 | 0 | 13 | 33.207,24 | | |
8 | Arangurengo U. | Ikastetxe publiko berrirako urbanizazioa Mutiloan | 299.232,68 | 0 | 10 | 0,50 | 10,5 | 1,5 | 0 | 12 | | 299.232,68 | |
9 | Sunbillako U. | Ikastetxe publiko berrirako urbanizazioa | 29.574,50 | 0 | 10 | 0,50 | 10,5 | 1 | 0 | 11,5 | | 29.574,50 | |
10 | Abartzuzako U. | Ikastetxe publiko berrirako urbanizazioa | 68.053,89 | 0 | 10 | 0,50 | 10,5 | 0,5 | 0 | 11 | | 68.053,89 | |
| 1.122.893,34 | | 464.120,25 | 586.169,27 | 0,00 |
(*) Inbertsio honi dagokion gehieneko ekarpena 0 euro da, toki entitate bakoitzeko ematen den gehieneko zenbatekoa, 100.000 eurokoa, gainditzeagatik. |
2. ERANSKINA 18/2016 Foru Legean ezarritako baldintzak ez betetzeagatik onartu ezin diren eskaerak, osasun edo hezkuntza erabilerarako lursailen urbanizazioari dagozkionak, jasotzen dituen behin betiko zerrenda |
TOKI ENTITATEA | OBRA | ARRAZOIA |
Etxarri Aranazko U. | Biribilgune itxia NA-2410 errepidean, Etxarri Aranazko ikastetxeetako sarbidea hobetzeko | Ez dagokie toki entitate eskatzaileak emandako zerbitzuei. Herri-lanetako Zuzendaritza Nagusiaren eskumeneko inbertsio bat da (18.2 art.) |
Erronkariko U. | Erronkarin, Añaizeko dotazio lurzatian hornidura elektriko berria paratzea | Eskatutako lanak ez datoz bat obra finantzagarriaren definizioarekin. |
Iragarkiaren kodea: F1710337