1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
37/2017 EBAZPENA, abuztuaren 4koa, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak emana, ES15310186 zenbakiarekin inskribatutako ekoizle baimenaren titularra aldatzea baimentzen duena Javier García Elríoren izenean jartzeko (Anagrana, Viveros Nava).
Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, eskabide orokor bat jaso da 2017ko maiatzaren 15ean, baimena eskatzen duena Ekoizleen Erregistroan ES15310186 zenbakiarekin José Luis García Munárriz eta Javier García Elríoren izenean inskribaturiko Anagrana Viveros Navaren ekoizle baimenaren titularra aldatu eta Javier García Elríoren izenean jartzeko; NANa: 72679672-V.
Ugalketarako Materiala Ziurtatzeko eta Landare Osasuneko Bulegoak egiaztatu du eskaera horren arrazoiak egokiak direla, aurkeztutako dokumentazioa aski dela eta eskatutakoa egitea bidezkoa dela, guztia Mintegiko mahatsondo landareak kontrolatu eta ikus-onesteko erregelamendu teknikoarekin bat.
Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera nekazaritza, abeltzaintza eta mendi arloetako eginkizunak eskualdatzeari buruzko abenduaren 18ko 2654/1985 Errege Dekretuan xedaturikoaz baliatuz.
Adierazitakoarekin bat eta Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak irailaren 23an emandako 175/2015 Ebazpenaren bidez emandako eskuordetza erabiliz, horren bidez Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariaren esku utzi baitziren indarreko araudiak Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari esleitutako nekazaritza arloko administrazio eskumen batzuk,
EBATZI DUT:
1. ES15310186 inskripzio zenbakia duen ekoizle baimenaren titularra aldatzeko baimena ematea, Javier García Elríoren izenean jartzeko (Anagrana, Viveros Nava); NANa: 72679672-V; helbide soziala: Navarro Villoslada kalea, 3, 1.B Lizarra, (Nafarroa).
2. Ebazpen hau interesdunari eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko Nekazaritzako Merkatu eta Produkzioen Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2017ko abuztuaren 4an.–Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria, Rubén Palacios Goñi.
Iragarkiaren kodea: F1709491