1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
684/2017 EBAZPENA, abuztuaren 9koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Corellako “José Luis de Arrese” haur eta lehen hezkuntzako ikastetxe publikoaren berariazko izenaren ordez “Ciudad de Corella” izena ezartzea onesten duena eta ikastetxearen helbide ofizial gisa ikastetxeak Yerga kaleko 45 zenbakitik duen sarbidearena ezartzen duena.
Ikusirik Corellako “José Luis de Arrese” Ikastetxe Publikoko eskola kontseiluaren proposamena, egungo “José Luis de Arrese” izenaren ordez “Ciudad de Corella” berariazko izena ematekoa. Corellako Udalak proposatu du aldaketa hori, 1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako eta errepresioaren biktima izandako Nafarroako herritarrei aintzatespena eta ordain morala emateko azaroaren 26ko 33/2013 Foru Legea betez.
Ikusirik ikastetxeko zuzendaritzak egin duen eskaera, bere helbide ofiziala ikastetxeak Yerga kaleko 45 zenbakitik duen sarbidearena izan dadin.
Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako Eskola Publikoetako, Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako eta Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako Erregelamendu Organikoa onesteko otsailaren 10ean emandako 24/1997 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera,
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,
EBATZI DUT:
1. Ebazpen hau ematen den egunetik aurrera ondorioak dituela, onestea Corellako “José Luis de Arrese” haur eta lehen hezkuntzako ikastetxe publikoaren (ikastetxearen kodea: 31001791) berariazko izenaren ordez “Ciudad de Corella” izena ezartzea. Horrenbestez, handik aurrera, ikastetxearen izen osoa honako hau izanen da: “Ciudad de Corella” haur eta lehen hezkuntzako ikastetxe publikoa.
2. Ikastetxearen helbide ofizial gisa ikastetxeak Yerga kaleko 45 zenbakitik duen sarbidearena ezartzea.
3. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
4. Administrazioaren ebazpen honen kontra, orobat, administrazio publiko interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko du, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpenaren berri eman eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
6. Ebazpen hau igortzea ikastetxeko eskola kontseiluari; Corellako Udalari; Giza Baliabideen Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari; Ikasketak Antolatzeko Atalari, Departamentuko Egoitzen eta Ikastetxeen Mantentze-lanetarako Atalari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari; Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalari; eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari.
Iruñean, 2017ko abuztuaren 9an.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Nekane Oroz Bretón.
Iragarkiaren kodea: F1709553