179. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

369/2017 EBAZPENA, abuztuaren 2koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, kontratu-programen deialdia ebazten duena Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta DBHko ikastetxeetan, 2017-2018 ikasturtean, hezkuntza-inklusioa eta eskola-arrakasta hobetzeko.

Ikusirik deialdian parte hartzeko eskaerak eta Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendariaren proposamen-txostena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT

1. Ikastetxe hauek onartzea kontratu-programan parte hartzeko, instrukzio organoaren ebazpen-proposamenean oinarrituta:

A MODALITATEKO IKASTETXEAK

HERRIA

Ibarberri IP

Lekunberri

Araxes IP

Betelu

Arrano Beltza IP

Iturmendi

Urdiain IP

Urdiain

B MODALITEKO IKASTETXEAK

HERRIA

Rochapea IP

Iruña

Remontival IP

Lizarra

Alfonso X el Sabio IP

San Adrián

San Francisco IP

Iruña

San Miguel IP

Noain

Otero de Navascués IP

Cintruénigo

Castejón DBHI

Castejón

Deialdiaren 9. oinarrian ezarritakoarekin bat, irizpide hauei jarraikiz hautatu dira ikastetxeak:

a) Ikastetxean dauden egoera ahuleko ikasleen kopurua eta/edo portzentajea, betiere EDUCAko erroldan erregistratuak badaude: puntu bat %10eko tarte edo zatiki bakoitzeko.

b) Programan parte hartzen duten irakasleen portzentajea: %75-%85 tarterako, puntu bat; %85-%95 tarterako, bi puntu; %95-%100 tarterako, hiru puntu.

c) Programaren hartzaile diren ikasleen kopurua: puntu bat 100 ikasleen tarte edo zatiki bakoitzeko.

Puntu gehien lortu dituzten ikastetxeak hautatu dira: 4 A modalitatean eta 7 B modalitatean. Gainerako ikastetxeak deialditik kanpo daude.

2. Ikastetxe hauek ez onartzea programan parte hartzeko, instrukzio organoaren ebazpen-proposamenean oinarrituta, deialdian behar den puntuazioa ez lortzeagatik:

IKASTETXEA

HERRIA

Sancho Ramírez IP

Arguedas

Zelandi IP

Altsasu

Santos Justo y Pastor IP

Fustiñana

Julián Gayarre IP

Erronkari

Mendigoiti IP

Iruña

Urraca Reina IP

Artaxoa

Abárzuza IP

Abartzuza

3. Irakasleen lanordu hauek esleitzea ikastetxeetan batzordeak eratzeko, deialdiaren 7.2 oinarrian ezarri bezala:

IKASLE KP.

IKASTETXEARI ESLEITUTAKO ORDU KOPURUA

500 baino gehiago

8 ordu

400 baino gehiago

7 ordu

300 baino gehiago

6 ordu

200 baino gehiago

5 ordu

100 baino gehiago

4 ordu

50 baino gehiago

3 ordu (batzorde bakarra)

50 baino gutxiago

2 ordu (batzorde bakarra)

4. Ebazpen hau igortzea Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Inklusio Proiektuetarako Bulegoari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Hezkuntza Departamentuko kontu-hartzailetza delegatuari.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2017ko abuztuaren 2an.–Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Ander Domblás García (Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ordez, Hezkuntzako kontseilariaren irailaren 10eko 115/2015 Foru Aginduaren arabera).

Iragarkiaren kodea: F1709350